Blog mezuen lehiaketa Mundua.com-en
Atalak: Orokorra — Azaroa 28, 2007 @ 15:12

Eguneraketa 02:30: Zerbitzuen migrazioa bukatu dugu eta dena berriz ere martxan dabil.
Ordu gutxi barru, Azaroak 20 goizaldeko 1:00ak aldera, kontratazio sistema eta bezeroen extraneta beste zerbitzari batera migratuko ditugu. Honek zerbitzu bi hauen geldiune laburra suposatuko du.
Geldiune hau, 10 minutu baino laburragoa izango da. Beraz, zerbait kontratu nahi baduzu edo bezeroen extranetean zerbait egiteko beharra badazu, aipaturiko momentua baino lehen egin.
Barkatu eragospenak.
Atalak: Oharrak — Azaroa 19, 2007 @ 06:01
Eguneraketa: Arratsaldeko 18:50ak aldera hasi diren sare arazoak gaueko 21:00ak aldera kondondu egin dira.
Ibercom-en zentru datuan ostatutako zerbitzari guztietan arazoak ditugu, baina batik bat lemoiz zerbitzarian. Seguraski Ibercom-en sarearen sobrekarga bat da, DOS motako eraso batek eragina, zeinek paketen galtzea eragiten duen eta zerbitzuen funtzionamendu egokia galerazten duen.
Ibercom-eko teknikariak arazoaren konponketan lanean ari direla jakinarazi digute.
Atalak: Oharrak — Iraila 5, 2007 @ 19:01
borobilaren bezeroa bazara eta gure zerbitzuarekin pozik bazaude, zure web gunea borobiltzea ezkertuko genizuke. Mila esker!
Atalak: Berriak — Iraila 4, 2007 @ 16:36
Modu lehenetsian, borobilan ostaturiko web guneek PHP-ren 4 bertsioa erabiltzen dute “.php” luzapena duen edozein script exekutazeko, baina hau aldatu egin daiteke. Hau da, zuk nahi izan eskero, “.php” luzapena duten script-ak PHP5 erabil dezaten egin dezakezu.
Hau horrela konfiguratzeko, egin behar duzun gauza bakarra zure web ostatatze kontuaren “public_html” direktorioan “.htaccess” izeneko fitxategi batean ondorengo lerroa jartzea da:
AddType application/x-httpd-fastphp5 .php
Hau horrela konfiguratzeko orduan dudarik baduzue gurekin harremanetan jar zaitezte.
Atalak: Berriak, PHP — Uztaila 9, 2007 @ 13:52
borobilaren Wikian laguntza gida berriak argitaratu ditugula jakinarazi nahi dizuegu.
Atalak: Berriak — Ekaina 2, 2007 @ 14:46
Eguneraketa: Aipaturiko eguneraketa burutu dugu, dena ondo joan delarik.
Bihar, Maiatzaren 30 1:00ak aldera, PHP4-ren eguneraketa egingo dugu “lemoiz” zerbitzarian. Instalatuko dugun bertsioa 4.4.7 da. Gainera, bezero batek eskaturiko ZIP luzapena gehituko dugu gure PHP4-ren konfigurazioan.
Ez dugu espero eguneraketa honek inolako arazorik ekarriko duenik, dena den zerbitzari hontan ostatatua baldin bazaude eta eguneraketaren ondoren zure web guneak ez badu ondo funtzionatzen, gurekin harremanetan jar zaitez.
Gainerantzeko zerbitzariak momentuz ez ditugu eguneratuko.
Atalak: Oharrak, PHP — Maiatza 29, 2007 @ 14:00
Gaurtik aurrera gure kontratazio sistemaren bitartez EU motako domeinuen erregistroa eskatzeko aukera duzuela jakinarazi nahi dizuegu. EU domeinuek urteko 16 € + BEZ balio dute.
Atalak: Orokorra — Apirila 25, 2007 @ 14:51
Duela minutu gutxi zerbitzarietako PHP4 eta PHP5 azken bertsioetara eguneratu ditugu. Orain, 4.4.6 eta 5.2.1 bertsioak eskaintzen ditugu, orain arte 4.4.4 eta 5.2.0 genituen.
Atalak: Oharrak — Martxoa 30, 2007 @ 03:15
Otsailean, WordPress-en 2.1 bertsioa kaleratu zenetik, gure boroPress softwarea mantentzea etorkizunik gabeko lana dela ikusten egon gara. Izan ere, WordPress-en bertsio berri honek, boroPress-entzako garatu genituen bi plugin garrantzitsuenean funtzionalitatea eskaintzen du iada.
“Edozein orri blogaren sarrera orri” bihurtzeko aukera emanten duen plugina zen boroPress-ek WordPress-ekin alderaturik eskaintzen zuen abantaila nagusienetakoa zen, baina abantaila hau desagertu egin da. Beraz, boroPress mantentzeari utziko diogula erabaki dugu.
Oraindik aurrera beraz, borobilaren bezeroek WordPress instalatu beharko duzue eta ondoren, zuen bloga edo web gunea euskaratu nahi baduzue, gurekin harramenetan jarri. Guk WordPress-en itzulpen fitxategia instalatzeaz gain, boroPress-entzako euskaratu genituen theme edo itxura mordoa instalatu dizkizugu.
Bestalde, WordPress-entzako theme edo itxura gehiago euskaratzen jarraituko dugula jakinarazi nahi dizuegu.
Atalak: boroPress — Martxoa 14, 2007 @ 13:32
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - ( XHTML eta CSS zuzena )