Egilea: borobila — Iruzkinak (0)
Otsailean, WordPress-en 2.1 bertsioa kaleratu zenetik, gure boroPress softwarea mantentzea etorkizunik gabeko lana dela ikusten egon gara. Izan ere, WordPress-en bertsio berri honek, boroPress-entzako garatu genituen bi plugin garrantzitsuenean funtzionalitatea eskaintzen du iada.
“Edozein orri blogaren sarrera orri” bihurtzeko aukera emanten duen plugina zen boroPress-ek WordPress-ekin alderaturik eskaintzen zuen abantaila nagusienetakoa zen, baina abantaila hau desagertu egin da. Beraz, boroPress mantentzeari utziko diogula erabaki dugu.
Oraindik aurrera beraz, borobilaren bezeroek WordPress instalatu beharko duzue eta ondoren, zuen bloga edo web gunea euskaratu nahi baduzue, gurekin harramenetan jarri. Guk WordPress-en itzulpen fitxategia instalatzeaz gain, boroPress-entzako euskaratu genituen theme edo itxura mordoa instalatu dizkizugu.
Bestalde, WordPress-entzako theme edo itxura gehiago euskaratzen jarraituko dugula jakinarazi nahi dizuegu.
Atalak: boroPress — Martxoa 14, 2007 @ 13:32
zabaldu bildu del.icio.us
Egilea: borobila — Iruzkinak (0)
Astelehenean, urtarrilaren 15ean, WordPress 2.0.7 bertsioa kaleratua izan zen. Gaur, WordPress-en 2.0.7 bertsioan oinarrituriko boroPress 0.2 kaleratu dugu.
Oraindik ez dugu gure kontrol guneko boroPress instaladorea eguneratu, beraz oraindik boroPress 0.1 bertsioa instalatzen du soilik. Egun gutxi barru gure instaladorea eguneratuko dugu eta orduan boroPress-en 0.2 bertsioa instalatu ahal izango duzue edota zuen egungo boroPress instalazioa klik batez eguneratu. Instaladorearen eguneraketa blog honen bidez jakinaraziko dizuegu.
Laster arte!
Atalak: boroPress — Urtarrila 18, 2007 @ 18:28
zabaldu bildu del.icio.us
Egilea: borobila — Iruzkinak (0)
boroPress-en web gunea abian jarri dugula jakinarazi nahi dizuegu. boroPress, borobilaren bezeroentzat sortu dugun WordPress euskalduna da eta orain, boroPress-en lehen bertsioa egonkorra atera bezain laster, guztion eskura jarri dugu.
WordPress, gaur egun, blogak kudeatzeko sistemarik erabilienetakoa da, software askea da eta bere funtzionamendua aberasten duten ehundaka itxura eta plugin eskuragarri daude. boroPress, WordPress-ek eskeintzen dituen ezaugarri eta abantaila guztiez gain, guztiz euskaraturik dago, 29 itxura ezberdin ditu eta arreta handiz aukeraturiko 9 plugin dakartza.
borobilaren bezeroa izan edo ez, blog bat edo web gune sinple bat sortu nahi baduzu, boroPress hortarako tresnarik egokiena dela uste dugu.
borobilaren bezeroa bazara eta boroPress zure web gunean instalatu nahi baduzu, gure Wikiko boroPress ataleko boroPress instaladorea erabiliz instalatu gida jarrai ezazu. Minutu pare batean zure boroPress web gunea martxan izango duzu!
boroPress-en web gunean boroPress-i buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.
Atalak: boroPress — Abendua 21, 2006 @ 03:00
zabaldu bildu del.icio.us