Egilea: borobila — Iruzkinak (0)
Eguneraketa 02:30: Zerbitzuen migrazioa bukatu dugu eta dena berriz ere martxan dabil.
Ordu gutxi barru, Azaroak 20 goizaldeko 1:00ak aldera, kontratazio sistema eta bezeroen extraneta beste zerbitzari batera migratuko ditugu. Honek zerbitzu bi hauen geldiune laburra suposatuko du.
Geldiune hau, 10 minutu baino laburragoa izango da. Beraz, zerbait kontratu nahi baduzu edo bezeroen extranetean zerbait egiteko beharra badazu, aipaturiko momentua baino lehen egin.
Barkatu eragospenak.
Atalak: Oharrak — Azaroa 19, 2007 @ 06:01
zabaldu bildu del.icio.us
Egilea: borobila — Iruzkinak (0)
Eguneraketa: Arratsaldeko 18:50ak aldera hasi diren sare arazoak gaueko 21:00ak aldera kondondu egin dira.
Ibercom-en zentru datuan ostatutako zerbitzari guztietan arazoak ditugu, baina batik bat lemoiz zerbitzarian. Seguraski Ibercom-en sarearen sobrekarga bat da, DOS motako eraso batek eragina, zeinek paketen galtzea eragiten duen eta zerbitzuen funtzionamendu egokia galerazten duen.
Ibercom-eko teknikariak arazoaren konponketan lanean ari direla jakinarazi digute.
Atalak: Oharrak — Iraila 5, 2007 @ 19:01
zabaldu bildu del.icio.us
Egilea: borobila — Iruzkinak (0)
Eguneraketa: Aipaturiko eguneraketa burutu dugu, dena ondo joan delarik.
Bihar, Maiatzaren 30 1:00ak aldera, PHP4-ren eguneraketa egingo dugu “lemoiz” zerbitzarian. Instalatuko dugun bertsioa 4.4.7 da. Gainera, bezero batek eskaturiko ZIP luzapena gehituko dugu gure PHP4-ren konfigurazioan.
Ez dugu espero eguneraketa honek inolako arazorik ekarriko duenik, dena den zerbitzari hontan ostatatua baldin bazaude eta eguneraketaren ondoren zure web guneak ez badu ondo funtzionatzen, gurekin harremanetan jar zaitez.
Gainerantzeko zerbitzariak momentuz ez ditugu eguneratuko.
Atalak: Oharrak, PHP — Maiatza 29, 2007 @ 14:00
zabaldu bildu del.icio.us
Egilea: borobila — Iruzkinak (0)
Duela minutu gutxi zerbitzarietako PHP4 eta PHP5 azken bertsioetara eguneratu ditugu. Orain, 4.4.6 eta 5.2.1 bertsioak eskaintzen ditugu, orain arte 4.4.4 eta 5.2.0 genituen.
Atalak: Oharrak — Martxoa 30, 2007 @ 03:15
zabaldu bildu del.icio.us
Egilea: borobila — Iruzkinak (0)
Gaur, urtarrilaren 29, arratsaldeko 19:00 eta 19:30 bitartean, datu-zentruan zenbait mantenu lan egingo dituzte eta horren eraginez 20 minutuz borobilaren web gunea eta bezero guztienak zerbitzutik kanpo egongo dira.
Atalak: Oharrak — Urtarrila 29, 2007 @ 11:42
zabaldu bildu del.icio.us