Egilea: borobila — Iruzkinak (0)
Hemendik ibili bazarete, gaur borobilaren bezero guztien artean iPod nano bat zozketatzen genuela jakingo duzue, ba zozketa egin dugu eta badugu irabazlea.
iPod nanoaren irabazlea, Nagore Bilbao Etxebarria da, gure bezero emakume bakarra. Zorionak Nagore!
Atalak: Promozioak — Urtarrila 15, 2007 @ 10:24
zabaldu bildu del.icio.us
Egilea: borobila — Iruzkinak (2)
borobilaren lehen gabonak zurekin ozpatu nahi ditugu, horrexegatik olentzeroren lekuan jarri eta gure bezeroetako bati 4 GB-eko iPod nano musika erreproduzitzailea eta harentzako Dock basea oparituko diogu.

Apple-en webgunean ikus dezakezuen kolore gorriko iPod-en artean 4 GB-eko kapazitatea duena oparituko dugu, hauxe: iPod nano (PRODUCT) RED Special Edition.
iPod nanoaren irabazlea Urtarrilaren 15ean, goizeko 9:00-etan, gure bezero guztien artean egingo dugun zozketa baten bidez hautatua izango da. Zozketan parte-hartzeko borobilaren bezero izatea nahiko da, hau da, Urtarrilaren 15eko 8:00etararte borobilan edozein zerbitzu kontratu duen edornok hartuko du parte zozketan.
Zozketa bukatu eta berehala, irabazlearen izena borobilaren blogean argitaratuko dugu. Hortaz gain, irabazleari posta elektroniko mezu bat bidaliz jakinaraziko diogu diogu, beraz extraneteko zure bezero kontuko datuak zuzen eta eguneratuak daudela zihurtatzea komenigarria da.
Baldintzak eta arauak
Hona hemen zozketan parte hartzeko baldintzak eta iPod-a irabazteko bete beharreko arauak:
- Zozketan parte-hartzeko 2007ko Urtarrilaren 15ean goizeko 8etan borobilaren bezero izan beharko duzu eta dagoeneko kontratu dituzun zerbitzuen ordainketa jaso behar izan dugu.
- Bezero bakoitzak bezero zenbaki bat du eta zenbaki hori da zozketan parte-hartuko duena. Zozketan irtendako zenbakiari dagokion bezeroa izango da iPod nanoaren irabazlea.
- Bezero bakoitza bezero zenbaki bakarrarekin parte hartuko du. Beraz, N.A.N. edo I.F.K. berdina duten bi bezero kontuk zenbaki bakarrarekin parte hartuko dute zozketan. Kasu hauetan, parte hartuko duen bezero zenbakia borobilak erabakiko du.
- Zozketaren irabazlean blog hontan jakitera emateaz gain, irabazleari e-posta mezu bat bidaliko diogu.
Zozketan honi buruz dudarik edo galderarik baduzue gurekin harremanetan jar zaitezte.
Atalak: Promozioak — Abendua 20, 2006 @ 00:32
zabaldu bildu del.icio.us
Egilea: borobila — Iruzkinak (1)
borobilaren lehen bezeroek nolabaiteko saria merezi dutela uste dugu, gainera gabonak gainean ditugula kontuan izanik, gaur hasi eta abenduaren 31 bitartean, gure web ostatatze zerbitzuetan %20-ko deskontua egitea erabaki dugu.

Promozio hontaz baliatzeko, gure zerbitzuak kontratatzerakoan “GABONAK” deskontu kupoia erabili behar duzu. Deskontua berehalakoa da eta kontratazioaren laburpenean deskontua nola aplikatzen den ikusiko duzu.
Kontuan izan, deskontu hau web ostatze planentzako soilik balio duela, domeinu zerbitzuek ez dute inolako deskonturik izango.
Dudarik edo galderarik baduzue gurekin harremanetan jar zaitezte.
Atalak: Promozioak — Abendua 12, 2006 @ 08:26
zabaldu bildu del.icio.us